ONDORIOAK


Hemen dituzue lanaren ondorioak:

  1. Aztertutako lau espezieetan, errepikapenak dituzten proteinak (bost errepikapen edo gehiago) ez dituztenak baino ugariagoak dira, gutxienez sei bider. Genoma osoa kontutan hartuta, errepikapenak dituzten proteinak %10-16a dira lau espezieetan: Gallus gallus %10a, Tetraodon nigroviridis %14a, Homo sapiens eta Fugu rubripes %16a.

  2. Errepikapenak dituzten proteinak bi bider ugariagoak dira genoma osoa kontutan hartuta, espeziearekiko esklusiboak diren proteinen aldean.

  3. Homo sapiensen kasuan,errepikapenen %50a beste hiru espezieetan kontserbatutako proteinetan ematen da, proteina guztien %25a soilik direla kontuan izanik.

  4. Aztertutako lau espezieetan, gehien errepikatzen diren aminoazidoak hauexek dira: E (azido glutamikoa), P (prolina), S (serina), G (glizina), L (leuzina) eta A (alanina). Aipagarria da W triptofanoaren kasua, ez baitugu errepikapenik aurkitu espezie hauetan. Homo sapiensen kasuan nabarmena da A (alanina) eta L (leucina) maizago agertzen direla eta S (serina)ren frekuentzia berriz, jaitsi dela. Fugu rubripes en kasuan bestalde, C(zisteina) maiztasun haundiz agertzen da, %3a hain zuzen ere (beste ezpezieetan ez da %0,5era iristen).

  5. Lehninger-en aminoazido sailkapena jarraituz, errepikapenak dituzten proteinetan handiagoa da aminoazido hidrofiloen (%50a) eta azidoen (%20a) portzentaia eta baxuagoa berriz, hidrofobo (%20a) eta basikoena (%10). Proportzio hauek espeziearekiko esklusiboak diren proteinetan eta eboluzioan zehar kontserbatuetakoetan ere (Homo sapiens en kasua aztertu dugu) mantentzen dira. Datu hauek bat datoz eukariotekin egindako beste ikerketekin (Karlin et al.2002).
    Homo sapiens en kasuan hidrofoboak nabarmentzen dira (%27a) eta aldiz hidrofiloak gutxitu (%45a).Fugu rubripesen kasuan aldiz, hidrofiloak nagusitzen dira (%56a) basikoak aldiz urritu (%6a)

  6. Errepikapenen luzeraren batazbestekoa 6 aminoazidoetakoa da gutxi gorabehera Fugu rubripesen kasuan aurkitu dugu batazbestekorik haundiena 11,5. Errepikapenik luzeenak lau espezieetan H (histidina) eta Q (glutamina)renak dira, 8 aminoazido batazbeste. Orokorrean, batazbestekorik haundienak Fugu rubripesen kasuan atzeman ditugu eta baxuenak berriz Gallus gallusenean.

  7. Maiztasun baxueneko aminoazidoen luzeraren batazbestekoa baxuagoa da eta aminoazido ohikoenak aldiz, luzeagoak dira.

  8. Q(glutamina) aminoazidoa da maizena 15 aminoazido baino luzeagoak diren errepikapenetan (%27tik %40a izatera pasa da). Fugu rubripesen kasuan C (zisteina) kasuen %27 da (beste hiru espezieetan %1 baino baxuagoa izanik). Zenbaki absolutuetan, Fugu rubripesek 200 kasu ditu eta Gallus gallusek berriz 5. 25 aleetako errepikapenetan glutamina (Q) aminoazidoa kasuen %65a da Homo sapiens espeziean.

  9. Gizakietan errepikapenekin lotutako zortzi gaixotasunen errepikapenen batazbestekoa 3 da. Aurkitutako aminoazidoak Q (glutamina), S (serina), A (alanina), E (azido glutamikoa), H (histidina) eta P (prolina) izan dira. Kasu guztien %38a Glutamina (Q) aminoazidoari dagokio, eta 10 baino errepikapen luzeagokoetan %65era iristen da. Aminoazidoko luzeraren batazbestekoa 10ekoa da (lanean aurkitutako batazbestekorik haundiena) eta glutaminarena zehazki 18koa.

  10. Errepikapenak dituzten proteinek GC eduki haundiago dute euren geneetan Gallus gallus salbuespen delarik.

  11. Homo sapiensen kasuan beste espezieetan kontserbaturik diren proteinek GC eduki baxuagoa dute gizakiaren esklusibo diren proteinekin alderatuta.

  12. Errepikapenak dituzten proteinen luzeraren batazbestekoa handiagoa da errepikapenik ez dutenen aldean (bikoitza izan ohi da).

  13. Beste espezieetan kontserbatutako Homo sapiensen proteinen luzeraren batazbestekoa, giza esklusiboak direnak baino luzeagoak dira.


AURKIBIDEA

Urko Martinez Marigorta & Ixabel Mendizabal Ezeizabarrena